Ubide Barri, obra berriko etxebizitzak Zorrotzaurre uhartean | Loiola

Ongi etorri Zorrotzaurre uhartera

Ubide Barri

Obra berriko etxebizitzak uharteko lekurik desiratuenean

Ubide Barri, natura zati txiki bat Bilbon bertan

Oasia, birika berdea edo, besterik gabe, etxea. Ubide Barri Deustuko kanalaren lehen lerroan dago, ontziralekuaren eta parke zabal baten ondoan, eta horretaz gozatu ahalko duzu etxe barrutik eta kanpotik. Etxebizitza guztiek espazio zabalak eta bista garbiak dituzte. Gainera, Ubide Barriko terrazak zabalak dira eta gosaltzeko, lagunekin afaltzeko edo liburu on bat irakurtzeko behar den espazioa dute.

Ubide Barrin bizitzeak aukera emango dizu ingurune berde eta lasai batean egon eta, arin batean, Bilbok eskaintzen dizkizun jarduera guztiak eskura izateko. Tranbiari eta bidegorriari esker, hiriburutik interesatzen zaizun guztiarekin konektatuta egongo zara. Gainera, Frank Gehry zubiaren ondoan bizitzeak aukera emango dizu minutu gutxian hirian sartu eta handik ateratzeko Deustuko tunelean barrena, besteak beste.

Deskonektatu, berriz konektatzeko

1, 2 eta 3 logelatako 42 etxebizitza, erabat kanpoaldera ematen duten terraza zabalekin, guztiz bereizita dauden eguneko eta gaueko eremuekin

  • Lehen lerroa

  • Terraza zabalak

  • Uraren Parkearen eta Deustuko kanalaren ondoan

  • Garajeak

  • A energia-efizientzia

Etxebizitzak

Ataria Apartamentua Logelak Azalera Prezioa Egoera Planoa
Ataria 1 1.B 2 82.15 442000 Erabilgarri
Ataria 1 1.C 3 103.59 575000 Erabilgarri
Ataria 2 1.B 1 57.96 Salduta
Ataria 1 3.A 2 98.09 Salduta
Ataria 2 3.A 3 105.68 Salduta
Ataria 2 3.D 2 86.19 500000 Erabilgarri
Ataria 2 5.C 3 111.8 Salduta
Ataria 1 3.B 2 82.15 480000 Erabilgarri
Ataria 1 5.B 2 82.15 514000 Salduta
Ataria 1 5.C 3 103.60 643000 Erabilgarri
Ataria 2 3.B 1 58 365000 Erabilgarri
Ataria 2 5.A 3 105.70 653000 Erabilgarri
Ataria 2 5.B 1 58 391000 Erabilgarri
Ataria 2 5.D 2 86.19 530000 Erabilgarri

Naturak bere lekua berreskuratu du hirian.

Beti amestutako bizitza egia bihur dezakezu.

Pertsonalizatu zure etxea, zutaz hitz egin dezan.

Etxebizitza eta kalitateen memoria

Etxebizitza eta kalitateen memoria

Ezagutu etxebizitzen ezaugarri guztiak

Loiolan bikaintasunarekin dugun konpromisoagatik nabarmentzen gara, sektorean 50 urtetik gorako esperientzia izatearen bermearekin. Horregatik, Ubide Barri eraikitzeko kalitate goreneko azken belaunaldiko materialak erabili ditugu.

Gaur egun eskuragarri dauden materialik aurreratuenekin eraikitako etxe bat eskaini nahi dizugu, eta horretan dihardugu buru-belarri. Gure helburua estetika moderno eta erakargarria sortzea da, eta, aldi berean, zure etxebizitzaren energia-efizientzia hobetzea, erosoago egon zaitezen eta gehiago aurreztu dezazun.

Pertsonalizatu zure etxea

Pertsonalizatu zure etxea

Pertsonalizazioa

Etxebizitza pertsonalizatzeko aukera, sustatzaileak planteatutako material eta koloreen aukera batzuetan oinarrituta:

Barruko ateak, haritz-efektukoak edo zuriz lakatuak. Zoru laminatuaren edo binilikoaren tonalitateak aukeran, bai eta «ceramic pack»-ak ere, kostu gehigarriarekin. Sukaldeko altzarien eta sukalde-gainaren kasuan, zenbait kolore aukeran, bai eta «kitchen pack»-ak ere, kostu gehigarriarekin.

Hormak margotzeko zenbait kolore aukeran.

Ordainketa egiteko moduak

Ordainketa egiteko moduak

Aukeratu zure etxebizitza preziorik onenean

Aukeratu zure etxebizitza preziorik onenean

1, 2 eta 3 logelako etxebizitzak, hainbat banaketa eta tamainatakoak.

Ordaintzeko baldintzak:

  • 10.000 € erreserba-kontratua sinatzen denean
  • % 15 salerosketa-kontratua sinatzen denean
  • % 15 sinatu eta urtebetera
  • % 70 eskriturak sinatzen direnean
Energia-efizientzia

Energia-efizientzia

Energia-efizientzia maximoa

Gure lehentasuna energiaren erabilera optimizatuko duten etxebizitzak diseinatzea da, eta gure etengabeko helburua kalifikazio energetikoaren A ziurtagiria lortzea da, bai eta promozio honetan ere.

Loiolan, soluzio pertsonalizatuak sortzen ditugu isolamendu termiko eta akustikoko estandar altuenak betetzeko. Hala, gure bezeroek nabarmen aurrezten dute energia-kontsumoan, eta, aldi berean, CO2 emisioak murrizten ditugu eta airearen kalitatea eta etxeen barne-erosotasuna hobetzen ditugu.

Ingurumenaren babesa eta klima-aldaketaren aurkako borroka funtsezkoak dira gure estrategian. Horregatik, gure promozioetan jasangarritasuna sustatzen duten sistemak eta materialak aukeratzen ditugu beti.

Kokapena

Eskatu informazioa

Loiola & Altuna y Uríaren proiektu bat