Pasealeku Bizigunea, obra berriko etxebizitzak Martutenen | Loiola

Ongi etorri Donostia-Martutenera

Pasealeku Bizigunea

Obra berriko etxebizitzak Martuteneko erdigunean

Pauso gutxira, bizitza berri bat.

Bizitza ibilbide bat da: pauso gutxi batzuk eman eta bidegurutze batera iristen gara, erabaki berri bat hartzeko.

Irudikatzen al duzu zure aukera beti egokia den leku batean bizitzea? Horrelakoa da bizitza Pasealekun. Urumea ibaiaren ondotik ibil zaitezke hiriko erdialderaino. Edota Antondegiko tontor berderaino igo eta, handik, Igeldoko dorrea ikus dezakezu itsasoaren ondoan.

Pauso bakoitzean, nortasun handiko auzo baten historiaren eta etengabeko eraldaketaren erakusgarri diren elementuak aurkituko dituzu. Martutene landazabal bat zen urrezko garaira eramango zaituzten jauregi eta etxe nabarmenak. Sagarrondoak loretan, sagardoa, benetakotasun-kutsua ematen dioten baserriak.

Zure begien aurrean, pauso gutxira, bizitza berri bat duzu zain, eraikin moderno eta jasangarri batean, espazio zabal eta erosoekin, oinutsik ibili eta behar dituzun erosotasun guztiez gozatzeko.

Egunero bide berri bati ekiteko abiapuntu idilikoa da, izan lanera joateko, izan igande arratsalde atsegin batez gozatzeko Urumea ibaiaren ondoan. Eta etxean geratuz gero, gela handiak dituen etxebizitza moderno baten erosotasunaz gozatu ahal izango duzu. Pasealeku Bizigunea bat, bi eta hiru logelako etxebizitzez osatua dago, eta guztiek terraza zabalak eta bista garbiak dituzte.

Zure etxea: egun eder baten hasiera eta amaiera.

3 logelako etxebizitzak, terraza zabalekin eta bista garbiekin, Donostian

  • Urumearen ondoan

  • Terraza zabalak

  • Garajeak

  • Eremu laua

  • Zuzeneko lotura erdigunearekin

  • Bidegorria

  • Zuzeneko sarbidea eta irtenbidea autobidera

Etxebizitzak

Apartamentua Logelak Azalera Egoera
1.A 3 Erreserbatuta
1.B 3 Erreserbatuta
1.C 3 Erreserbatuta
2.A 3 Erreserbatuta
2.B 3 Erreserbatuta
2.C 3 Erreserbatuta
3.A 3 Erreserbatuta
3.B 3 Erreserbatuta
3.C 3 Erreserbatuta
4.A 3 Erreserbatuta
4.B 3 Erreserbatuta
4.C 3 Erreserbatuta
5.A 3 Erreserbatuta
5.B 3 Erreserbatuta

Espazio irekiak gustatzen bazaizkizu, hau da zure etxea

Agurtu zure seme-alabak terrazatik

Horrelako leku batean esnatzeak bizitza aldatzen dizu

Etxebizitza eta kalitateen memoria

Etxebizitza eta kalitateen memoria

Ezagutu etxebizitzen ezaugarri guztiak

Loiolan bikaintasunarekin dugun konpromisoagatik nabarmentzen gara, sektorean 50 urtetik gorako esperientzia izatearen bermearekin. Horregatik, Pasealeku Bizigunea eraikitzeko kalitate goreneko azken belaunaldiko materialak erabili ditugu.

Gaur egun eskuragarri dauden materialik aurreratuenekin eraikitako etxe bat eskaini nahi dizugu, eta horretan dihardugu buru-belarri. Gure helburua estetika moderno eta erakargarria sortzea da, eta, aldi berean, zure etxebizitzaren energia-efizientzia hobetzea, erosoago egon zaitezen eta gehiago aurreztu dezazun.

Pertsonalizatu zure etxea

Pertsonalizatu zure etxea

Pertsonalizazioa

Etxebizitza pertsonalizatzeko aukera, sustatzaileak planteatutako material eta koloreen aukera batzuetan oinarrituta:

  • Zoru laminatuaren tonalitateak aukeran, bai eta «ceramic pack»-ak ere, kostu gehigarriarekin.
  • Sukaldeko altzarien eta sukalde-gainaren kasuan, zenbait kolore aukeran.
  • Hormak margotzeko zenbait kolore aukeran.
  • Gres portzelanikozko zenbait akabera aukera, komunetarako.
Ordainketa egiteko moduak

Ordainketa egiteko moduak

Aukeratu zure etxebizitza preziorik onenean

Aukeratu zure etxebizitza preziorik onenean

3 logelako etxebizitzak, hainbat banaketa eta tamainatakoak.

Ordaintzeko baldintzak:

  • 10.000 € erreserba-kontratua sinatzen denean
  • % 15 salerosketa-kontratua sinatzen denean
  • % 15 sinatu eta urtebetera
  • % 70 eskriturak sinatzen direnean
Energia-efizientzia

Energia-efizientzia

Energia-efizientzia maximoa

Gure lehentasuna energiaren erabilera optimizatuko duten etxebizitzak diseinatzea da, eta gure etengabeko helburua kalifikazio energetikoaren A ziurtagiria lortzea da, bai eta promozio honetan ere.

Loiolan, soluzio pertsonalizatuak sortzen ditugu isolamendu termiko eta akustikoko estandar altuenak betetzeko. Hala, gure bezeroek nabarmen aurrezten dute energia-kontsumoan, eta, aldi berean, CO2 emisioak murrizten ditugu eta airearen kalitatea eta etxeen barne-erosotasuna hobetzen ditugu.

Ingurumenaren babesa eta klima-aldaketaren aurkako borroka funtsezkoak dira gure estrategian. Horregatik, gure promozioetan jasangarritasuna sustatzen duten sistemak eta materialak aukeratzen ditugu beti.

Kokapena

Eskatu informazioa

Loiola & Altuna y Uríaren proiektu bat