Disclaimer
Infografiak
Irudiek ez dute kontratu-loturarik; argitzeko baino ez dira. Gainera, zuzendaritza ahaldunak edo agintari eskudunak aldatu ahal izango dituzte irudiok, arrazoi teknikoengatik, juridikoengatik edo komertzialengatik. Fatxaden, elementu komunen eta gainerako guneen infografiak gutxi gorabeherakoak direnez, proiektu teknikoetan ziurtatzeren bat edo aldaketaren bat izan dezakete. Barnealdeko infografietako altzariak ez dira barnean sartzen, eta etxebizitzetako ekipamendua kalitateen memorian zehaztutakoa izango da. Informazio eta dokumentazio guztia 515/1989 Errege Dekretuan eta hura osa dezaketen gainerako arauetan (estatukoa edo autonomikoa) ezarritakoaren arabera emango da.
Planoak edo fitxa komertzialak
Dokumentu informatiboa, kontratuzkoa ez dena. Plano honetan aipatzen diren azalerak orientagarriak dira, eta aldaketak izan ditzakete obrak egiteko orduan, arrazoi teknikoak edo legezko arrazoiak direla medio. Altzariak, landareak eta lorategia apaingarriak dira soilik. Ateen biraketak eta aparatu sanitarioen banaketa ez dira lotesleak.
Kalitate-memoria
Eraikuntzen kalitateari buruzko memoria hau orientagarria baino ez da, eta Loiolak beretzat gordetzen du arrazoi tekniko edo juridikoek eragindako aldaketak sartzeko ahalmena, baldin eta obraren arkitekto-zuzendariak hala egiteko adierazten badu eraikina behar bezala amaitzeko beharrezkoak edo komenigarriak izateagatik, edo eskumena duten organismo publikoek hala agintzen badute. Kasu horretan, kalitate bereko edo handiagoko beste aldaketa batzuek ordezkatuko dituzte.
Merkatu-azterketak
Merkatu-azterketa soilik informatiboa da, eta inbertsioaren eta inguruko eskariaren metrikak eta horien errentagarritasunak aztertzeko interesa dutenei datuak eskaintzea du helburu. Atlas Data Analytics enpresak egin du azterketa —Loiola Promociones enpresatik kanpokoa da—, informazioa modu guztiz objektiboan emateko asmotan. Merkatu-azterketa aldi jakin batean egin da. Merkatu-azterketak egiten diren unearen, beste metrika batzuen eta egiten den testuinguruaren araberakoak izaten dira. Loiolak gomendatzen du laguntza eskatzea higiezinen aholkulari bati, inbertsioa aztertzeko.